XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Are gehiago elkarrizketa berean ondoko hau dio: . (5) Ikus .

Zeharo normala da euskal kulturaren arazoarekin Orixe'ri Heidegger'ek teknologiari buruz dioena gertatzea.

Orixek gure Herrian industria aro berri bat hasten topatu zuen.

Orduan, gure kultura horretara moldatzeko pentsatzaileen lana eta beharra nahi eta nahiezko ziren.

Baina pentsatzaileen lana hasterako instintibu pratikaren hedatzea beharrezko zen.

Eta hortarako epe bat behar.

Halere, Orixegan ba da gaurko kulturgintzaileek kontuan hartu beharko duten zerbait, hots, euskal kultura zanpatua eta menderatua sentitzean Orixek harturikako deliberoa edo erabakia.

Orixek bere bizitzako hirugarren aldia eta liberatze osoenaren osotasunean euskal kulturari eskaini zion.

Liberatze horretarako apezgintza ezkontza eta ekonomiazko egokitze bera ere at utzi baitzituen.

Bere liberatu garaiko bizitzak erromes batena dirudi.

Ez dago zer esanik gaur oraindik euskal kultura aurrera bidean nahi badugu, hots, une honetako larria eta hiltzoria behin betiko gainditu nahi baditugu, Orixe'en tenple eta tailuko gizonak behar ditugula.

Euskal kulturak gaur liberatuen beharra ba du.

Eta gure herrikideen iritziak ados datoz ikusten denez, iritzi honi dagokionean.

Baina, hortik pratikan bilakatzera urrats haundi bat dago eta berau gure Orixek oraino inork ez bezala eta bakarrik egin izan du.

Honekin Orixe'ren mugak, arkaikotasunaren funtsak eta huts-egiteak argitu ditugulakoan, nahiz ez justifikatu, bere liberatze erabaki bakar eta bitxi hori guztiontzat eredu eta euskal kulturarentzat funtsezko proposatuz gero, bukatu nahi dugu.

Betoz Orixe'ren liberatze dezisioa jarraituz gure Euskal Herria sistimako errealitateak aitzinera eramango dituzten herrikideek.

(2) Gure epistemolojian hiru estadiu daude: Erreflejuaren erreflejua edo errefleju instintibua; erreflejuaren errefleksiua edo theoria; errefleksiuaren erreflejua edo praksia (pratika). Hiruak kurpil berean jiran dabiltza.